Eltziego ardogintza-historia handiko herria da, eta Arabako Errioxaren bihotzean dago. Mahastiz inguratuta eta Kantabriako mendilerroak babestuta, ardogintzaren kultura gertutik ezagutu nahi dutenentzat ingurune ezin hobea da.

Bodegas Bauzara egindako bisita esperientzia bat da: upeltegi familiar bat ezagutzea, gure ardoen jatorria deskubritzea eta momentuaz gozatzea.

Zuen zain gaude!

NOLA IRITSI

Gozatu kezkarik gabe

Bodegas Bauza Eltziegon dago, Arabako Errioxaren bihotzean.

Autoz etorri nahi ez baduzu, hainbat aukera daude Gasteiztik, Bilbotik, Iruñatik edo Logroñotik iristeko.

Tamalez, Donostiatik iristeko ez dago aukera errazik; aldez aurretik Gasteizera edo Logroñora joan behar da.

GASTEIZTIK / BILBOTIK

Garraio publikoa eta taxia

Gure gomendioa da ARABABUS konpainiako autobusetan joatea Guardiara eta, han, taxi bat hartzea Eltziegora. Taxi-ibilbidea 7 km ingurukoa da, eta 8 minutu inguru irauten du.

Gasteiz
Laguardia
Ida Vuelta
Bilbo
Laguardia
Ida Vuelta
Taxi Rioja Alavesa
Taxi Rioja Alavesa
Radio Taxi Elciego

Telefonoa:

606 451 525 (Martín)

Emaila: martin@granturismorioja.com

IRUÑEATIK

Garraio publikoa eta taxia

Kasu honetan, bidaia luzatu egiten da eta kostua pixka bat handiagoa da. Gure gomendioa Logroñora joatea da LA ESTELLESA konpainiarekin eta, han, taxi bat hartzea Eltziegora. Taxi-ibilbidea 22 km-koa da gutxi gorabehera, eta 25 bat minutuko iraupena du.

Logroñotik Eltziegora ALAVABUSekin (L11) autobusez bidaiatzeko aukera ez dugu aintzat hartzen; izan ere, joanekoa posible bada ere, itzulerak ez du ordutegiekin bat egiten.

LA ESTELLESA
Taxi Richard LogroTaxi

LOGROÑOTIK

Zuzeneko sarbidea autobusez

Logroñotik joatea oso erraza da, ARABABUS konpainiak Logroño eta Eltziego lotzen dituen ibilbide zuzena eskaintzen baitu.

Logroño
Elciego
Ida Vuelta